top of page
logo-15.png
logo-16.png

FRONTOI

ANTZOKI BIRTUALA
Arte eszenikoen

live streaming plataforma

Arte eszenikoek bizi duten egoera larriak agerian utzi du, bestak beste, dantza eta antzerkia ikusteko irtenbide berriak behar ditugula.

Frontoi, arte eszenikoen esperientzia birtualki bizitzea proposatzen duen proiektu berritzailea da. UX Design proiektua da, hau da, erabiltzaileen esperientzia du ardatz eta horren baitan eraikitzen da. Diseinuaren helburua bideojokoetan, sare sozialetan edota netflixen moduan engantxatzen gaituzten pantaila-esperientziak arte eszenikoen edukiekin erreplikatzea da.

Proiektua prototipazio fasean dago eta behin lehen frogak eginda, edozein konpainia eta programatzaileentzat erabilgarria izan daitekeen plataforma eta grabaketa sistema garatzea du helburu. Arte eszenikoen banaketa-sisteman alternatiba bat izan nahi du, krisi-egoeran jaio bada ere, gelditzeko sortu dena.

Ikusle izateko eta

diseinuan parte hartzeko sakatu hemen

2021eko lehen seihilekoan zehar, emanaldi bereziak egingo ditugu antzoki birtuala probatu eta focus group taldetan banatutako pertsonen iritzia ezagutzeko . Bi lan erakutsiko ditugu. Alde batetik, Xake Produkzioak-en "Fadoak entzuten zenuen gizona" antzezlana eta, bestetik, Myriam Pérez Cazabónen "Mutu" dantza emanaldia.

Esperientzia bizi nahi baduzu eta proiektuan aktiboki parte hartu nahi baduzu, bete ezazu hemen formularioa. Lehenbailehen jarriko gara harremanetan datak jakinarazteko.

dosierra

Prentsa

formulario
contcto fr

Eskerrik asko irakurtzeagatik!

Gehiago jakin nahi duzu?

696 97 28 20 / antzokibirtuala@gmail.com

www.inigocerdan.com

Laguntzaileak:

Captura de pantalla 2020-12-18 a la(s) 2
Captura de pantalla 2020-12-18 a la(s) 2
Kutxa_LogoV_KK_Enea-01.jpg
0a8e4b57503243.5852c5642e658.png
bottom of page